Domekan hasiko da Arrolape Mendi Taldeak antolatutako Urdaibaiko mendi lasterketen lehen Kopa, Ereñon. 09:30etik aurrera, 21 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre mendi korrikalariek.
Parte hartzaileek Arita Berri jatetxearen ondoan hasiko dute lasterketa, eta Elexalde auzoan amaituko dute. Guztira, 2.000 metro inguruko desnibel metatuari egingo diote aurre. Hala, proba gogorregia izan ez arren, prestakuntza fisiko apur bat behar da.
Dagoeneko 90 lasterkarik emon dute izena, Urdaibaiko Kopako lehen proban parte hartzeko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, pozarren daude, orain arte mendi lasterketetan parte hartu ez duen jende askok emon baitu izena. Koparen helburuetako bat Busturialdean mendi lasterketak ezagutzera emotea zen, eta Arrolaperentzat oso positiboa izan da jende barriarengana heltzea.
Gura dutenek, izena emoteko aukera izango dute domekara arte. 150 parte hartzaileren mugara heldu arte emon daiteke izena. Kopuru horretara heldu ezean, bestalde, probaren egunean be izena emoteko aukera egongo da.
erenomendimartxa@gmail.com helbidearen bitartez jarri daiteke harremanetan antolatzaileekin.