16:50 aldera istripu bat egon da Gernika-Lumoko Guardia Zibilen kuartelaren ondoan. Kortezubira bidean zihoan gidari batek kotxearen kontrola galdu du, errepide hegaleko harresia joz. Harresia jo ostean, kotxea errepide erdian geratu da, beste kotxe bat be joz.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripu ikusgarria izan da, baina ez da zauriturik egon. Momentu batez, errepidea zarratu behar izan dute, baina dagoeneko errail bat zabaldu dute. Ertzaintza dabil trafikoa bideratzen.