Barikuan Gernika-Lumoko kiniela amerikar txapelketaren azken funtzio jokatuko dute, Jai Alai pilotalekuan. Azken bi kinieletan, gainera, emozio handia egongo dela, jakinarazi du Gonzalo Beaskoetxea herriko zesta-punta eskolako arduradunak. Dioenez, “bost puntistek daukate txapelketa irabazteko aukera”. Kiniela erabakiorrak 19:00etan hasiko dira.
Lau kiniela irabazita, Barandika eta Elkoro txapelketaren buruan daude. Hala, asteburuan bietako batek irabaziz gero, irabazlearen txapela jantziko luke. Halanda be, gernikarrak eta markinarrak ez dute erlaxatzeko denborarik izango. Azpitartek, Arbek eta Alberrok hiruna kiniela irabazi dituzte, eta lehen bi sailkatuek huts eginez gero, Barikueta Jai Alaiko bosgarren edizioa irabazteko aukera izango dute.
Lehen kiniela
- Asier/Madarieta
- Arbe/Lekerika
- Goitia/Ubilla
- Alberro/Urtbi
Bigarren kiniela
- Urrutxua/Elkoro
- Ander/Azpitarte
- X.Barandika/Garate
- J.Barandika/Mandi