Basurdeak entsegu bat ospatzen joaneko partidan
Bizkaia Gernikak Kopako finalerako sailkatzeko helburuagaz egingo dio aurre finalaurrekoetako bueltako partidari. Basurdeek hiru puntuko aldea lortu zuten Altamirako zelaian, baina erenta txikiegia da, Oscar Astarloa entrenatzaileak azaldu duenez. Hala, Ampo Ordiziari irabaztea izango da asteburuko helburua. Zapatuan jokatuko dute norgehiagoka erabakiorra, 17:00etatik aurrera.
Astarloak dioenez, “jokatzeko gogotsu” daude. Azaldu duenez, “azkenaldiko arazoek indarra emon die, eta harrobiko jokalriak ondo moldatu dira”. Hala, “partida gogorra” aurreikusten duen arren, irabazteko gaitasuna dutela deritzo. “Altamiran be Ampo Ordizia faboritoa zen, baina garaipenagaz bueltatzea lortu genuen”.
Entrenatzailearen ustez, defentsako lana gakoetako bat izango da. Azkenaldian defentsa lantzen dabiltza basurdeak, eta ondo moldatzen dabiltzala deritzo Astarloak. Bestalde, zutoin artera egindako jaurtiketek be, berebiziko garrantzia izango dutela dio. “Helburua ez da partida polit bat jokatzea, baizik eta, finalerako ahal den bezala sailkatzea”.
Arazo ekonomikoengatik izango ez balitz, gernikarrek finalerako sailkatzeko arazorik ez luketela izango uste du entrenatzaileak, baina orain, egoera aldatu egin da. Hala, finalerako sailkatzea sari handi bat izango litzatekela deritzo.