Gernikarrak kaleratzen duen hirugarren poema liburua da Uraren aroak, eta bihar egingo du berorren aurkezpena, 19:00etan, Elkar argitaletxearen Gasteizko dendan. Egitura ezberdineko poemak bildu ditu Aldamizetxebarriak Beta argitaletxearen eskutik kaleratutako liburuan, gai ezberdinei buruzkoak, baina lehenengotik azkenengoraino istorio bat kontatzen dutenak.
Hezkuntza publikoko irakaslea da Joan Aldamizetxebarria. Argitaratu dituen beste bi liburuak
Denbora igarotzen ez denean eta
Bihotzaren lautadak dira. Egile ezberdinen arteko idatzitako
60 relatos, 60 autores,
Gorria eta este kontakizun batzuk eta
Hitzalean kondaketa laburren liburuetan ere parte hartu izan du. Azken hori Hitzak argitaratu zuen.
Hitzen Uberan webgunean gernikarrak hautatutako hamar poema irakur daitezke.