Arkibai Arkitektura Taldearen laguntzagaz, Busturialdean ortu kolektibo bat egiteko proiektua jarriko dute martxan bertoko herritarrek. Hain zuzen, barikuan egingo dute lehen batzarra Gernika-Lumoko Astra eraikinean. 19:00etik aurrera batuko dira, ortu kolektiboaren proiektuak lehen pausoak emon ditzan.
Ainhoa Vazquez Arkibai taldeko kideak azaldu duenez, “gazteek, helduek zein adinekoek egin dezakete bat ekimenagaz”. Hala, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sendotuko direla deritzo. “Alkarregaz ondo pasatzeko, eta berton ereindako barazkiak jateko aukera edarra da” dio.
Proiektua martxan jartzeko lehen pausoa izango da barikukoa. Hala, bildutakoen proposamenak entzungo dituzte eta dudak argituko dituzte, besteak beste. Hurrengo deialdiko data be, barikuan zehaztuko dute.
Ortu kolektiboaren proiektuan parte hartzeko ez da izena emon behar; batzarretara joateagaz nahikoa da. Bileretara joan ezin dutenak, bestalde,
denok.arkibai@gmail.com helbidean jarri daitezke harremanetan antolatzaileekin.