Eskubitik hasita, hirugarrena da Joseba Oar
Joseba Oar Etxebarriak irabazi du martxoko
Ezetz jakin lehiaketa. Gernikarrak bi lagunentzako afari bat irabazi Leihope tabernan. Martxoko lehiaketan 87 pertsonak parte hartu dute, eta 35 pertsonak asmatu dituzte galdera guztiak. Antolatzaileek azalu dutenez, pozik daude martxoko lehiaketak izandako harreragaz. Azkenaldia 60 bat lagunek parte hartzen zuten Gernika-Lumoko Berbalagunen lehiaketan, eta martxoan kopuru hori gainditzea lortu dute.
Bestalde, martxan jarri dute dagoeneko apirileko lehiaketa. Antolatzaileen berbetan, bonbardaketaren inguruko zenbait galdera eta euskara arloko zenbait galdera jarri dituzte, besteak beste. Apirilaren 27a arte aurkeztu daitezke erantzunak, Kultur Etxean.