Udal administrazio izapideak internet bidez egin ahako dituzte Ereñokoek
Hemendik aurrera, Ereñok be udal administrazio izapideak internet bidez egiteko aukera eskainiko die herritarrei. Momentuz, 16 tramite egin ahal izango dituzte herritarrek online; gerora, ostera, 100 izapide baino gehiago.
Hain zuzen be, honako izapideok egin ahal izango dituzte Ereñoko udal webgunean: eraikuntza berriko eraikinen lehen erabilerako lizentzia, distantzia ziurtagiriak, hirigintza gaietako informazioa, erroldan alta, erroldako datuen aldaketa,bizileku aldaketa, atzerritarren errolda berriztatzea, errolda-agiria, errolda ziurtagiriak, ziurtagiri bereziak, erroldan baja emateko eskaera, banku helbideratzeak, eskari-orri orokorraren eskaera, dokumentuak ematea, kexak, iradokizunak eta eskerrak eta, azkenik, hitzorduak.