Udaberriko kontzertuak hartuko ditu Elantxobek hileotan
Udaberriko Kontzertuez gozatzeko aukera izango dute aurten elantxobetarrek. Hala, Busturialdeko zein eskualdez kanpoko abesbatzek herriko kaleak alaituko dituzte, euren abesti eta soinuez.
Antolatzaileek jakitera emon dutenez, dagoeneko kontzertu batzuk zehaztuta dituzte; horien artean, Astigarragako Aiztondo Zahar Abesbatzarena, Urdaibai Kalean Kantuz koruarena eta Euskeria Abesbatzarena. Dena den, beste batzuk oraindik antolatzeke dituztela azaldu dute.
«Koru horietan elantxobetarren bat ari da, edo Elantxoberekin zerikusia duen norbait dago; gainera, ezertxo kobratu barik etorriko dira herrira, herritarrekin batera guk geuk egingo dugun hamaiketako baten truke», argitu dute antolatzaileek.
Egitaraua
EGUNEZ EGUN
Apirilak 13. Astigarragako Aiztondo Zahar Abesbatzak abestuko du 19:30ean, Elantxobeko elizan.
Apirilak 20. Urdaibai Kalean Kantuz koruak abestuko du 12:00etatik 14:30era, Elantxobeko kale eta tabernetan.
Maiatzak 18. Euskeria Abesbatza ariko da 12:00etan hasita, Elantxobeko kale eta tabernetan.