Bizkaia Gernika Rugby taldeko zenbait jokalarik bizi duten egoera salatu du taldeko entrenatzaile izandako Jorge Gimenezek. Prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, “oinarrizkoak diren beharrizanei aurre egiteko arazoak dituzte”; jatekorik barik eta etxebizitza gastuak ordaindu barik daudela azalduta. Klubeko zuzendaritza taldearen jokabide “ankerra” kritikatu du Gimenezek, eta egoera azaltzeko aurpegia emon beharko luketenak eurak izan beharko liratekeela aipatu du Gimenezek.
Entrenatzaile ohi argentinarrak azaldu duenez, bost jokalarik hilabeteak daramatzate soldatarik jaso barik, “jatekorik ez dute eta Gernika-Lumoko Udalak emondako laguntzari esker gosaltzen eta afaltzen dute”. Jokalari baten etxebizitzako argindar faktura klubetik kanpoko norbanakoek ordaindu zutela be azaldu du. “Orain la aste, ganera, beste hiru jokalarik alde egin behar izan zuten”. Gimenezek esan duenez, hiru jokalari horiek urte oso zeramatzaten “guk orain bizi dugun egoera lazgarria pairatzen”.