Emilio Antonio Martin, helmugaratzen
XVIII. Sprint Duatloia jokatu zen zapatuan Gernika-Lumon, eta Inmaculada Pereiro etxebarritarra (SVC-Seguridad) nagusitu zen emakumezkoen artean, 1:17:32ko denbora ezarriz. Gizonezkoen artean Huelvako Emilio Martin (Wild Wolf Ciudade de Lugo Fluvial) izan zen azkarrena, 1:03:48ko denborarekin. Taldeka, aldiz, Aviron Bayonnais Triathlon Ipar Euskal Herriko taldea izan zen onena emakumezkoetan, eta Triatlun Santander talde kantabriarra gizonezkoetan.
Bertoko duatletei dagokienez, Inmaculada Ruiz gernikarra (Bilbaotri) seigarren sailkatu zen, eta Julen Larruzea (Urdaitri T.T.) zazpigarren. 1:24:53ko eta 1:06:16ko marka egin zuten, hurrenez hurren.
Sprint distantziako proba izan zen zapatukoa (5,6km-26km-2,6km), eta IA-Sportevent eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu zuten.