Merru auzoko Hiru Gurutzeetan dagoen autobus geltokirako egurrezko markesina jarri du Ibarrangeluko Udalak. «Auzo horretan ez dago Bizkaibus zerbitzurik eta herritarrak Merruko Hiru Kurutzetara mugitu behar izaten dira berau hartzeko; era horretan, itxaroten ari direnek babeslekua izango dute eta oinez ari direnentzako atsedenerako lekua be izango da», azaldu du Jesus Mari Ziluaga herriko alkateak. Bestalde, Ibarrangeluko frontoi barrian 100 bat lagunentzako harmailak jarri dituzte, horiek be egurrezkoak. Hala, «parkearekin bat egin eta bien arteko erlazio estetikoa eta jolaserakoa bilatu da». Lan horiek egiteko 22.000euroko aurrekontuaz baliatu da udala; dena den, horiek gauzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza izan du.