Gernika Futbol Taldeak puntu bakarrera dauzka play-off postuak
Gernika Futbol Taldeak puntu bakarrera dauzka play-off postuak. 32. jardunaldiko gainontzeko emaitzei erreparatuz gero, gernikarrek lehen lau sailkatuen artean sartzeko aukera edarra izan zuten joan den asteburuan, baina Santutxuren kontra bana bardinduta, bertokoek aste bete gehiago pasatuko dute bosgarren postuan.
Bertokoek 57 puntu dituzte sei jardunaldiren faltan. Zalla laugarren sailkatua puntu bakarrera dute, eta Arenas liderra zortzi puntura.
Bermeo zazpigarren sailkatuak, bestalde, nahiko urrun ditu play-off postuak. Hain zuzen, bederatzi puntura dute Zalla. Joan den asteburuan, Leioaren kontra bana bardindu zuten kostaldekoek, lehen lau sailkatuetatik apur bat gehiago urrunduz.