Korrika 17ren harira egindako Korrika Txikia, Gernika-Lumon
Gaur bertan ailegatuko da Korrika 18 Busturialdera. 20:30 aldera aurreikusten da sartuko dela Bermeon, Bakiotik. Lasterketa handia iritsi orduko, baina, umeak ariko dira Korrikaren motorrak berotzen, Korrika Txikiak egingo baitituzte gaur zenbait herritan.
Bestelako jarduerak be egongo dira gaur Busturialdean, euskararen aldeko lasterketaren harira; besteak beste, peto tailerrak, txokolate janak eta afariak.
Korrika Txikiak:
- Arratzu. 14:55ean.
- Bedaroa (Ea). 18:30ean.
- Natxitua (Ea). 18:00etan.
- Bermeo. 11:00etan.
- Busturia. 15:00etan.
- Forua. 17:00etan.
- Gautegiz-Arteaga. 11:00etan.
- Gernika-Lumo. 11:00etan.
- Mundaka. 12:00etan.
Bestelakoak:
- Bermeon, gaur. Korrikako bazkaria, Kafe Antzokian.
- Gautegiz Arteagan, gaur. 20:00etan, tailerrak eta bideokliparen emanaldia; 21:00etan, dantza eta kantu erromeria; Korrikaren ostean, txokolate jana.
- Ean, gaur. 18:00etan, peto tailerra; Korrika Txikiaren ostean, txokolate jana.
- Natxituan (Ea), gaur. 18:00etan, peto eta lekuko tailerra, Bolatokian; Korrika Txikiaren ostean, txokolate jana.
- Bedaroan (Ea), gaur. 18:30ean, peto tailerra; Korrika Txikiaren ostean, txikientzako afaria; 22:00etan, herri afaria eta karaokea; Korrikaren ostean, txokolate beroa.
- Natxituan (Ea), bihar. 21:30ean, herri afaria.