Bermeoko ontziolan dagoen itsasontzi batean soldatze lanak egiten ari zirela, su hartu du ontzi horretan zegoen materialak. Gernika-Lumoko suhiltzaileak ontziolara bertaratu dira, eta dagoeneko sua kontrolpean dela jakinarazi du Bermeoko udaltzaingoak. Ertzaintzaren prentsa zerbitzuak jakinarazi duenez, suteak ez du arriskurik sortu.