Iaz GDKOren kontra jokatutako partidaren momentu bat
Emakumezkoen bigarren mailan jokatzen duten Bizkaiko bi taldeek (Gernika-Lumokoa eta Galdakaokoa) derbia jokatuko dute asteburuan. Hain zuzen, KESBeko neskek, GDKO Ibaizabal talde galdakoztarraren kontra jokatu beharko dute, ligako 21. jardunaldia. Bihar jokatuko dute norgehiagoka Galdakaon, 19:00etatik aurrera.
KESB seigarren sailkatua da, liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Hala, liga postu horretan amaituz gero, taldearen emaitzarik onena izango litzateke. Bertokoek, halanda be, azken jardunaldira arte borrokatu beharko dira liga seigarren postuan amaitzeko. Izan be, Estudiantes talde madrildarragaz bardinduta dago KESB.
GDKO Ibaizabal, bestalde, laugarren sailkatua da, eta play-offak jokatzeko borrokan sartuta dago. Hala, galdakoztarrek ezinbestean irabazi behar dute lehenlau sailkatuen artean amaitzeko.