Hirugarren Mailako bi futbol taldeek etxean jokatuko dute asteburuan
Gernika Futbol Taldeak eta Bermeo Futbol Taldeak etxeko zaleen babesean jokatuko dituzte, 30. jardunaldiko partidak. Gernikarrek, esaterako, Getxoren kontra jokatuko dute zapatuan. Bermeotarrek, bestalde, Balmasedaren kontra nertuko dituzte indarrak barikuan. Urbietako partida 17:00etan hasiko da, eta Itxasganekoa 20:00etan.
Gernika-Lumoko taldea sailkapeneko bosgarren postuan dago, eta asteburuko emaitzek lagunduz gero, barriro sartuko litzateke play-off postuetan. Izan be, puntu bakarrera dute Portugalete laugarren sailkatua. Gernikarrek garaipena lortzea normalena izango litzateke, Getxo hamazazpigarren sailkatua baita.
Bermeoko taldea, bestalde, bolada txarrari amaiera emoten ahaleginduko da. Bost jardunaldi daramatza partidarik irabazi barik, eta etxeko zaleen aurreran aldatu gura dute joera txarra. Play-off postuak sei puntura dituzte.