Ekintzaz beterik dator Aste Santua aurten, Ajangizera
Udalaren eskutik, martxoaren 25ean hasi eta apirilaren 10era bitartean, hainbat ekintza izango ditu aukeran herritarrak.
Besteak beste, tailerrez, hitzaldiaz eta film emonaldiagaz gozatzeko aukera izango dute ajangiztarrek egun horietan. Dena den, zenbaitetan parte hartzeko izena emon beharko da aurretiaz. Esaterako, martxoaren 25ean, 26an, 27an eta apirilaren 4an egingo duten pintura tailerrerako gaur da izena emoteko azken eguna; horretarako, kultur etxera jo beharko du interesatuak.
Apirilaren 2an, ostera, Ajangizko Lurraska zentroan gau bat igarotzeko aukera izango dute 2002tik 2008ra jaiotako umeek, eta horretarako, Lurraskara bertara deituta (94 625 72 45) emon beharko da izena.
Interesa duenak informazio gehiago eskuratu ahalko du kultur etxean (Mendieta z/g) bertan, edota telefonoz (94 625 61 79).
Egitaraua
Martxoak 25, 26, 27 eta apirilak 4. 10:30etik 13:30era, haur eta gazteentzako pintura tailerrak, kultur etxean.
Martxoak 26. 17:30ean kultur etxean, gazteentzako Gartxot: aintzineko konkista filmaren emonaldia.
Martxoak 27. 19:00etan kultur etxean, Gazta zati bat filmaren emonaldia.
Apirilak 2 eta 3. 2002 eta 2008 urte bitarteko ajangiztarrek aukera izango dute Ajangizko Lurraska ingurumen hezkuntzarako zentroan gau bat igarotzeko.
Apirilak 5. 17:30ean Mendietako plazan, Olinpiadak: musika, jolasak eta animazioa, Ines Bengoaren eskutik.
Apirilak 10. 17:30ean, Zure arbasoak bilatzen ikasi hitzaldia, kultur etxean.