Iaz Santboianaren kontra jokatutako partida
Bizkaia Gernika sailkapeneko bigarren postuari eusten ahaleginduko da astebururan. Bertokoek Santboiana hirugarren sailkatuaren kontra jokatuko dute, garaipena lortzeko premiagaz. Basurdeek puntu bakarrera dute Herrialde Katalanetako taldea. Hala, asteburuan galduz gero, Santboiana jarriko litzateke bigarren. Domekan jokatuko dute norgehiagoka erabakiorra, 12:00etan.
Bigarren postuan sailkatzea oso garrantzitsua izango liztateke play-offei begira. Izan be, bigarren sailkatuak ligako finalaurrekoak jokatuko ditu jarraian, finalaurdenetako partida lehiatu barik.
Jarraian bi partida galdu ostean, gainera, basurdeek bolada txarrari amaiera emotea oso onuragarria izango litzateke taldearentzat. Atzerriko jokalari gehienek Gernika-Lumotik alde egin dutela kontuan hartuta, aurrerapauso handi bat izango litzateke katalandarrei irabaztea.
Taldetik azaldu dutenez, liga erregularra bigarren amaitzea eta Kopan finalerako sailkatzea dira Bizkaia Gernikaren helburuak datozen partidetan.