Korrika 17, Ean
Hilaren 14an Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parketik abiatu zenetik, milatik gora kilometro eginak ditu AEK-k antolatutako Korrika 18k. Oinkadaz oinkada, gure eremura hurbiltzen ari da euskararen aldeko lasterketa. Hala, gaur izango dute Busturialdeko bizilagunek lekukoa elkarri emateko eta euskarari etorkizuna bermatzeko aukera. Izan be, aurtengo leloari jarraiki, euskara elkarri emateko iluntzea eta gaba izango dute gaurkoa.
20:30ean aurreikusten da iritsiko dela Bermeora, Bakiotik, eta Errigoitiko Ikuilu eta Zallobante elkarteak izango dira lekukoa hartzen lehenak. Busturialdeko zenbait herri zeharkatu ondoren, Ea izango du eskualde horretako azken helmuga. Ondoren, Lea-Artibain sartuko da euskararen aldeko lasterleta erraldoia.
Andoaindik Baionara, 2.580 kilometro egingo ditu Korrika 18k. Lapurdiko hiriburura iritsita, 12:30ean izango da Korrikaren amaiera ekitaldia, baina egun osoan zehar egongo da zertaz gozatu. Maialen Errotabeheren, Kalakan taldearen edota Esne Beltzaren kontzertuak, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak prestatutako herri bazkaria, Korrikaren fashmob-a, txarangak, batukada, joaldunak… Festa giroa bermatuta egongo da domekan Baionan. Busturialdetik be amaierako jaialdira joateko autobusak aterako dira.
Hori guztia domekan izango da, baina, lasterketa erraldoia eskualdera iritsi aurretik, Korrika Txikiak egingo dituzte gaur hainbat herritan. Hala, lekukoa eskuz esku pasatzeko aukera edukiko dute gaztetxoenek be.
18. Korrika. Herriz herri, kilometroz kilometro
Bermeo
2082 km. Zallobante (Errigoiti) eta Ikuilu(Errigoiti).
2083 km. Gernika-Lumoko Goi-Zale mendi taldea.
2084 km. Taraska Atletismo Taldea.
2085 km. Bermeoko Arraun Taldea eta Bermeo Futbol Taldea.
2086 km. Sollube 707 mendi taldea.
2087 km. Bermeoko Kirol Patronatua.
2088 km. Artza pilota taldea eta ehiza eta arrantza.
2089 km. Xixili gimnastika, institutua, San Frantzisko Herri Ikastetxea, Sortu, Independentistak
Sarea eta erraldoien konpartsa.
2090 km. EAJ, Erroxape, Euskeraz Berbetan, Saregiñek, irrintzilariak, Kankinkabara txistulari taldea eta EA.
2091 km. LAB, Eleizalde ikastola, Zantzue kultur elkartea, Karate elkartea eta Bermeoko Udala.
2092 km. Herrira, Zazpidxuetak eta koadrila, Alkartasuna dantza taldea eta Urdaibai eskubaloi taldea.
Mundaka
2093 km. Mundakako Arraun Taldea.
2094 km. Mundakako Udala, Mundakako eskola, dantza eskola, EH Bildu, Erreka Hiru Zubi auzo elkartea.
2095 km. Gazte Zar mendiko taldea, Urdaibai eskubaloi taldea.
sukarrieta
2096 km. Sukarrietako Udala.
2097 km. Aztiko langileak.
Busturia
2097 km. Otsozulo gazte asanblada, Harri Berri herri kirol taldea, Eguzki Begira txokoa eta Irrintzi Alai dantza taldea .
2098 km. Busturiko Udala eta Julen Kaltzada.
2099 km. Guraso elkartea, Jose Maria Uzelai eskola, Atxurkulu eta txirrindulari taldea.
Murueta
2100 km. Danok Alai txokoa (Muxika), Saltsamendi txokoa (Ibarruri, Muxika), Dringilin Drongolon txokoa (Ajuria, Muxika).
2101 km. Muruetako Udala, Muxikako Udala eta Atxelipe txokoa (Ariatza, Muxika).
Forua
2102 km. Ekin autoak, Arkupe pilota eskola eta Foruko Urdaibai taberna.
2103 km. Urdaibai dantza taldea eta Foruko Udala.
2104 km. Haitz Biribil kultur elkartea, Foruko Jai Batzordea, Gernika-Lumoko Kirol Patronatua eta Gernika KESB.
Gernika-Lumo
2105 km. Gernika BHI.
2106 km. Maier S. Coop-eko eta MTCko langileak, HHE, Gernika-Lumoko Udala, Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldea eta Lilibertso.
2107 km. Ernai, Herrira, Gernika Batzordea, Etxerat, Arbolapera, Ieup! gazte asanblada, Txutxu eta Andra Mari korala.
2108 km. Lurraska baserri eskola eta bertako langileak, Totorikaguena eta Gernika-Lumoko Bilgune Feminista.
2109 km. Olabarria-Sarasketarrak, San Fidel ikastola eta Seber Altube ikastola.
2110 km. Allende Salazar eta Mertzede ikastetxeak.
2111 km. Astra Koordinadora eta Ibarruriko (Muxika) Basotxoritxu dantza taldea.
2112 km. Merkatu plazako merkatari elkartea, Aita Villasante Udal Euskaltegia, Euskal Herrian Euskaraz, Berbalagun, Hitza eta AEK.
2113 km. Lantegi Batuak eta EAJ.
2114 km. Kultur Etxea Fundazioa.
2115 km. Gernika-Lumoko Jai Batzordea, Arrano kultur elkartea eta ezker abertzalea.
2116 km. Garriko bertso eskola, Oilargane kirolzale taldea, Zine Klub elkartea eta Iturbe Anaiak harategia.
2117 km. Anbulatorioko langileak, Gernika Futbol Taldea, Gernika Sporting, Trinkete antitxokoa eta Ajangizko Udala.
2118 km. Oizmendi Telebista eta Gernika Rugby Taldea.
2119 km. Arratzuko Udala.
2120 km. Belendizko Eskola Zaharra txokoa eta Barrutia eskola.
Kortezubi
2121 km. Barrutialde Institutua, Kortezubiko Taberna Zaharra txokoa, Marko erretegia eta Lezika taberna.
2122 km. Sama-Siku Taldea eta Gure Arbasoen Herria kultur elkartea.
2123 km. Kortezubiko Udala, Antoliñape kultur elkartea, Artie dantza taldea, Montorralde guraso elkartea, herriko gazteak eta Montorre eskola.
Gautegiz Arteaga
2124 km. Gautegiz Arteagako Udala, elizako batzordea, Gazteluzar elkartea.
2125 km. Nabarnizko Udala.
2126 km. Kabelinatxe dantza taldea eta Athletic Peña.
2127 km. Mendatako Udala.
Ibarrangelu
2128 km. Ereñoko Udala eta Maier S.Coop-eko eta MTCko langileak.
2129 km. Ibarrangeluko Udala.
2130 km. Kolakaine eta Hor Konpon txokoak (Gorozika, Muxika).
2131 km. Elantxobeko Udala.
2132 km. Elantxobeko Jai Batzordea, Euskara Taldea eta Volkswagen (Muxika).
2133 km. Maier.
Ea
2134 km. Natxitubea elkartea.
2135 km. Natxituko Jai Batzordea.
2136 km. Eako Jai Batzordea.
2137 km. Eako Udala.
2138 km. EAJ.
2139 km. Ezker abertzalea, Sortu eta Ernai.
2140 km. Bedaroako Jai Batzordea.
2141 km. Egoin enpresa.
2142 km. Egoineko langileak.
2143 km. Kirikinauzi gazte asanblada.