Udalak, Bizkaiko Osasun Publikoaren Zuzendaritzaordeak eta Osakidetzak
Osasunsarea Gernika ekimena martxan jartzeko lehen pausoa emon zuten atzo. Hain zuzen, Gernika-Lumoko hainbat eragilegaz batu ziren sustatzaileak. Lehen batzarreko helburuak, gernikarrei proiektuaren berri emotea, eta herritarren iritziak batzea ziren. Izan be, atzoko batzarra lehen hartu-emona izan zela nabarmendu zuten. Hala, aurrerantzean be lanean jarraitzeko gogoa agertu zuten sustatzaileek.
Jesus Maria Gorroño alkateak azaldu zuenez, azken helburua bizimodu osasuntsu bat egiteko aukerak emotea da, elkarlana lan tresna garrantzitsua bihurtuz. Haren berbetan, duela bi urte hasi ziren proiektua lantzen. Hala “pozarren” azaldu zen ekimenak argia ikusi duelako.
Osasunean eragiten duten faktore guztiengan eragiteko asmoagaz sortu da
Osasunsarea Gernika. Sustatzaileek diotenez, bizi-baldintzak eta egoera pertsonalak nabarmen eragiten dute Osasunean.