Bi pertsona atxilotu dituzte ibilgailuen bateriak lapurtzeagatik
Atzo, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen ibilgailuen bateriak lapurtzeagatik Gernika-Lumon. Herritar batek ohartarazita, Ertzaintza Bekoibarra Kaleko kamioien aparkaleku batera bertaratu zen, eta ibilgailuetako batek bateria falta zuela baieztatu zuten. Ordurako, baina, lapurrek alde egin zuten. Hala, bilaketa bat jarri zuen martxan Ertzaintzak.
Ordu laurden beranduago atxilotu zituzten 29 eta 33 urteko gizonezkoak, Mundakako Portuondo auzoan. Ertzaintzak kotxea miatu zuen, eta hainbat bateria aurkitu zituen barruan. Gizonezkoek aurrekari penalak dituztenez, segituan atxilotu zituzten.