Prestakuntza espezializatua jasotzeko bost ikastaro emongo ditu Behargintzak
Busturialdeko Enplegu Planaren barruan prestakuntza espezializatua jasotzeko bost ikastaro antolatu dituzte eskualdeko Behargintza zentroek. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Busturialdeko “lan egoera eta lan beharrizanak kontuan hartuta” aukeratu dituzte emon beharreko ikastaroak.
Interesatuek www.lanbide.net webgunean emon behar dute izena. Klaseak apirilean eta maiatzean emongo dituzte, eta horrenbestez, lehenbailehen izena emotea gomendatu dute .Informazio gehiago gura dutenek, eskualdeko Behargintza zentroetara edota Gernika-Lumoko Lanbidera deituz jaso dezakete.
Bermeon emongo dituzten ikastaroak
Kalitate, ingurumen eta osasun sistemetako zuzendari ikastaroa. Bermeoko behargintzan emongo dute (300 ordu).
Nekazaritza ekologikoaren inguruko ikastaroa. Bermeoko behargintzan emongo dute (300 ordu).
Ingurumen Peoi ziurtagiria jasotzeko ikastaroa. Bermeoko behargintzan emongo dute (300 ordu).
Gernika-Lumon emongo ditzuten ikastaroak
Eraikinen Birgaitzearen kudeaketa ikastaroa. Gernika-Lumoko behargintzan emongo dute (210 ordu).
Enpresa simulatuari buruzko ikastaroa. Gernika-Lumoko behargintzan emongo dute (370 ordu).