Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailak 639.000 euro itzuli dizkio Portu Zarra elkarteari. Horrela, Patxi Lopezen gobernuarekin hasitako errekerimendu judiziala bete du Ana Isabel Oregik zuzentzen duen sailak. 2006tik 2012ra arte kobratutako tasen balioa itzultzen die, beraz, Jaurlaritzak ontzietako erabiltzaileei. Halanda be, 105 erabiltzailek bakarrik salatu zuten Euskadiko Kirol Portuen (EKP) «gehiegizko prezioak», hortaz, Portu Zarrak horien artean banatuko du itzulitakoa.