Plose auzoko merenderoa konpontzeko proiektua lantzen dabil Morgako Udala
Izan be, herritarrei eta bisitariei aire zabalean aisialdirako gune publiko bat eskaintzea da bere asmoa, eta, horretarako, zerbitzuak eta instalazioak barritu gura ditu. Egun, Larrabetzurako bidean dagoen Ploseko piknik-guneak hondatutako instalazioak dituela aitortu du udalak: “aire zabalean dauden heinean, eta baita gizabide faltak zenbait elementu egoera txarrean egotea ahalbidetu du”.
Hala, 400 m2ko gune horretan zenbait barrikuntza eta hobekuntza lan egin gura ditu: esaterako, mahai eta zakarrontziak barriztu, barbakoak hobetu edota txikitxoenentzako zabuak ezarri.
Hori guztia egiteko 400.000 aurrekontuaz baliatuko litzteke udala; hori dela eta, dirulaguntzak kudeatzen dabil egun.