Muxikako Udalak herri batzarrak egingo ditu Ibarrurin eta Gorozikan
Ariatza, Ajuria eta Kurtzero auzoetako herritarrekin batu ostean, Muxikako Udalak gaur eta bihar egingo ditu azken herri batzarrak. Hain zuzen, gaur Ibarruriko biztanleekin batuko dira udaleko ordezkariak, eta bihar Gorozikakoekin. 19:30ean hasiko dira bi batzarrak.
Udaletik azaldu dutenez, herriarentzat garrantzitsuak diren zenbait gai izango dituzte hizpide bildutakoek. Besteak beste, Muxikan eraiki gura den eskualde mailako industrigunea, udal aurrekontuak, eta auzo alkateen proiektua izango dute berbagai parte hartzen dutenek.