Gustavo Gandarias
Gandar (1961-2013) puntista foruarra atzo hil zen 51 urte zituela. Foruko pilotariak 25 urte inguru egin zituen AEBetako kantxetan, eta hango pilotazaleen artean jokalari oso maitatua izan zen. Fort Piercen (Florida), esaterako, 23 urtez jarraian jokatu zuen, eta hango alkateak origarri bat emon zion hirian denbora gehien jokatu duen puntista baita. Gaur egun be, inor ez du foruarraren marka gainditu. 1980tik 2003ra jokatu zuen Fort Piercen.
Foruko atzelariak Fort Piercen jokatu zuen gehien, baina AEBetako beste bi pilotalekuk be gozatu dute bertoko bizilagunaren jokoagaz. Hain zuzen, Hartford-en (Connecticut) jokatu zuen 1980an eta Ocalan (Folira) 1997tik 2001era.
Gaur 18:00etan egingo dute hileta elizkizuna Foruko San Martin elizan.