Fundacion Promete talde errioxarraren kontra jokatutako partida
Gernika KESBeko neskak sailkapenaren seigarren postura bueltatu dira, joan den asteburuan Fundacion Promete talde errioxarrari 68-57 irabazita. Partida guztian zehar galtzen joan ostean, gernikarrek azken laurdenean emon zioten buelta partidari. Azken laurdenean errioxarrak ezinean ibili ziren, eta bakarrik sei puntu lortu zituzten.
Gernikarrek garaipena lortzeko, Tynikki Crooken eta Tamara Insfranen parte hartzea ezinbestekoa izan zen. Estatubatuarrak hamabi puntu lortu zituen eta hamabi errebote hartu. Paraguaiarrak, bestalde, hamalau puntu sartu zituen. Ane Mugiraren eta Izaskun Garciaren lana be oso garrantzitsua izan zen. Mugirak hamalu puntu sartu zituen, eta hiru errebote hartu. Garciak, bestalde, zortzi puntu sartu zituen, sei asistentzia emon zituen, eta bost errabote hartu zituen.
Liga amaitzeko bi partidaren faltan, bertokoak sailkapen historiko bat lortzeko aukera dute. Izan be, seigarren postuan sailkatzea handia izango litzateke KESBekoentzat.