Mendatan Bertsolaritzen txapelketa jokatzen den hamaseigarren urtea da, eta iazkoagaz alderaruta, arrakasta handiagoa izan du aurten. Hain zuzen, 72 bat parte hartzaile har
tu ditu asteburuan jokatu duten txapelketak. Hala, «pozik» agertu dira antolatzaileak. Busturiko Jose Maria Uzelaikoek lehenengo aldiz parte hartu, eta ez dira esku hutsik bueltatu etxera; izan be, A mailan Busturiko Uxue Iturbide nagusitu da. B mailan eta D mailan, ostera, Zornotzako Itsasne Susaeta eta Gernika-Lumoko institutuko Koldo Gezuraga gailendu dira, hurrenez hurren