Joan de asteburuko Korrika Txikia Ondarroan
Tipi-tapa tipi-tapa, Korrika hasi da bidea egiten. Euskararen aldeko ekimen jendetsuenak, Euskal Herriko hainbat herri zeharkatuko ditu datozen egunetan, eta pausoka-pausoka bertoko herrietara hurbiltzen dabil.
Korrika bariku gabaz sartuko da Busturialdean, Bermeotik. Zapatuan, bestalde, Lea Artibaiko herriak eta Mutriku zeharkatuko ditu. Korrika bertoko herrietara heldu bitartean, baina, Korrika Txikiek eta Korrika Kulturaleko ekitaldiek bereganatuko dute Busturialdeko, Lea Artibaiko eta Mutrikuko herritarren arreta.
Joan den asteburuan, esaterako, Korrika Kulturaleko lehen ekitaldiak egin zituzten, Ondarroan, Lekeition, Bermeon eta Markina-Xemeinen. Ondarroan, gainera, Korrika Txikia be egin zuten, herriko kaleak ikastetxeetako umez betez. Datozen egunetan be, ume eta helduek edarto pasatzeko aukera izango dute, Korrika Txikietan zein Korrika Kulturaleko ekitaldietan.
Datozen egunetako egitaraua
Korrika Txikiak
Martxoaren 21ean. Mutrikun.
Martxoaren 22an. Amoroton, Aulestin, Etxebarrin, Ispasterren, Lekeition, Markina-Xemeinen, Munitibarren, Arratzun, Bedaroan, Bermeon, Busturian, Foruan Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon, Mundakan, Natxituan.
Martxoaren 23an. Ziortza-Bolibarren.
Korrika Kulturaleko ekitaldiak
Gernika-Lumo. Bihar, 18:00etan, Astran, Doro Zobaranen Artakamaran, narrazio ikuskizuna. Etzi, Astran, 18:00etan, Korrikarako petoak egiteko tailerra umeentzako, eta Korrika 17ren logoa margoztuko dute. – Martxoaren 22an, triki-poteo herrikoia, Pasealekutik hasita.
Bermeo. Barikuan, Korrikako bazkaria, Kafe Antzokian.