Kabelinatxe eguna
ospatu dute asteburuan eskualdeko dantzariek, Ereñon. Hala, Ibarrangeluko Lorea, Gernika-Lumoko Elai Alai, Gautegiz-Arteagako Artie eta Ereño eta Nabarnizko Kabelinatxe taldeen dantza saioez gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Triki poteo alaiaren ostean, errifa zozketa be egin zuten. A steburu bateko egonaldia zozkatu zuten batetik, eta 476 zenbakidunarentzat izango da saria (ordezkoa: 828). Bestetik, Aritaberri jatetxean pertsona birentzako otordu bat zozkatu zuten; kasu horretan, 201 zenbakidunak jasoko du saria (ordezkoa: 1245).