Beasainen kontra galduta, play-off postuetatik irten da Gernika Futbol Taldea
Gernika Futbol Taldeak hiru jardunaldi zeramatzan play-off postuetan, baina Beasainen kontra 1-0 galduta, sailkapeneko laugarren postua utzi du bertoko taldeak. Hain zuzen, Portugaletek hartu du Gernikak utzitako lekua.
Galduta be, gernikarrak play-offak jokatzeko hautagaiak dira oraindik. Potugalete puntu bakarrera dute bertokoek, eta Arenas liderra sei puntura. Hirugarren Mailako sailkapenaren burua oso estu dago. Lehen sei sailkatuen artean, esaterako, zazpi puntuko aldea dago.
Bermeok be, ez zuen zorterik izan Laudio bigarren sailkatuaren kontra. Kostaldekoek etxeko zaleen babesean jokatu zuten, baina Laudio gehiago izan zen. Hala, 2-0 nagusitu zen talde arabarra. Joan den asteburukoa, Bermeok Itxasganen galdu duen lehen neurketa izan da. Liga amaitzeko bederatzi partidaren faltan galdu dute lehen partida etxeko zaleen aurrean.
Partida galduta, bermeotarrek zazpigarren postuan jarraitzen dute, 47 puntugaz. Denboraldiaren lehen bi herenak lehen lau sailkatuen artean egin arren, azkenaldian apur bat behera egin du Bermeok. Play-off postuak sei puntura dituzte orain.