VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurkako partidan kale egin dute Gernika-Lumoko basurdeek. Azken bost partiduetatik lau galdu ditu Bizkaia Gernika Rugby taldeak, U.E. Santboiana SEAT hirugarren sailkatuarekiko zeukan errenta nabarmen txikituz. Ohorezko Mailako sailkapen orokorrean VRAC Quesos Entrepinares da nagusi (73 puntu), Bizkaia Gernika Rugby bigarren (66 puntu) eta U.E. Santboiana SEAT hirugarren (65 puntu).