Parte hartzea handitzen doa gutxi-gutxika Bermeoko Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak antolatzen dituen merkatu txikietan. Azkena, zapatuan izan zen eta 25 salmahai izan ziren Goiko Plazan. Hainbat izan ziren bertan aurkitu ahal izan ziren bigarren eskuko produktuak: jostailuak, arropak, jokoak, liburuak, apaingarriak… salmahaiak gehitzeaz gain, bertara hurbiltzen diren herritarren kopuruak be gora egin duela azaldu dute antolatzaileek.
Zapatuan, gainera, posturik politenarentzat saria izan zen. Tarratadie Josten Dan Etxiek diseinatutako txapela Amaia Gaubekarentzat izan zen, “posturik politena izateaz gain, lehenengo azokatik parte hartu duelako”, jakinarazi dute antolatzaileek.
Hurrengo merkatu txikia ekainaren hasieran egitea aurreikusi dute.