Bizkaia Gernikak liderraren zelaian jokatuko du etzi. Partida duela bi hilabete jolastuz gero, gernikarrak faborito argiak izango lirateke, baina egoera zeharo aldatu da azkenaldian. Arazo ekonomikoak direla eta, taldea utzi dute hainbat jokalarik. Hala, basurdeak garaipenagaz bueltatzea ezustekoa izango litzateke errugbi zaleentzat.
Gernikarrek, baina, ez dute pizgarririk falta liderrari aurre egiteko. VRACek bi puntuko errenta dauka sailkapenean. Hala, bertokoek partida irabaziz gero, lider jarriko lirateke. Zaila izango da, baina Kopako finalerdietako joaneko partida be, Ampo Ordiziaren zelaian irabazi zuten.
Autobusa Valladolidera
Urdairack elkarteak autobus bat jarri du, jokalari basurdeak animatzera joateko. Interesatuek Basurde Rugby tabernan emon behar dute izena, hamar euro ordainduz. 07:00etan irtego da autobusa Gernika-Lumoko geltokitik. Partida, bestalde, 12:30ean hasiko da