Udaltzainek jakitera emon dutenez, 17:15 aldera, Gernika-Lumoko Mestikabaso kalean su hartu du auto batek. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak gertaeraren lekuan beharrean aritu dira. Dagoeneko, itzali dute autotik ateratzen zen sua. Auto gidaria onik atera da eta ez da inolako ezbeharrik gertatu.