Busturialdea-Urdaibai Norantz? lemapean, hainbat jarduera egingo dituzte martxoaren 18tik 23ra bitartean Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean. Izan be, eskualdearen egoera kezkagarriak bultzatuta, aurtengo Lurraren Asteak arreta berezia jarriko dio Busturialdearen garapen sozioekonomikoari. Inguruko zenbait ekimenen berri emateaz gain, eskualdearen inguruko gogoeta egiteko aukera emango du Lurraren Asteak.
Lurraren Astea
- Martxoak 18, 19:00etan. Elikadura osasuntsua eta koherentea ikastetxeetan. Euskal eskola jantokietan dekretu berri baten aldeko herri-ekimena: Lurdes Imaz (EHIGE), Alex Zubia (JanTokikoa), Paula Caviedes (Urdaibai Biosfera Erreserbako zuzendaria), Xabier Lezarzegi (ENEEK), Begoña Zabaleta (San Fidel ikastolako zuzendaria), Askora (gastronomia enpresa) eta Dastaketa (Boroa jatetxea).
- Martxoak 19, 19:00etan. Energia iraunkorrerako kooperatibak. Goiener kooperatiba (Eduardo Urturi) eta Energia Gara Urdaibai (Zuhaitz Elorregi eta Aitor Izagirre).
- Martxoak 20, 19:00etan. Zein turismo eredu nahi da Urdaibairako? Busturialdeko Turismo Plana (Idoia Garai, Urremendi), Madariaga Dorretxea (Olatz Ganboa), Ondare kulturala eta turismoa (Asier Madarieta, BizkaiKOA), Urdaibai Bird Center (Jose Mari Unamuno).
- Martxoak 21, 19:00etan. Busturialdea-Urdaibain zertan ari gara? Debagoieneko Bagara prozesua (Andoni Mujika), Busturialdea Eskualdearen Enplegu Plana (Begoña Landa, Behargintza), Busturialdea-Urdaibaiko garapen soziokonomikorako topagunea. Irekia.
- Martxoak 22, 19:00etan. Baserriko elikagaien ikastaro praktikoa. Aitor Alonso.
- Martxoak 23, 19:00etan. Lurraren topaketa. Umeen gunea, tailerrak, auzolanak, ortua, Lilibertsolariak, bertoko eta sasoiko produktuen bazkaria, umeentzako birziklapen tailerra, Gernika folk taldea.