Bedaroako lursailetan bertoko zuhaitzak landatuko ditu Lurgaiak
Landaketen denboraldiko azken saioa egingo du Lurgaia Fundazioak martxoaren 23an. Horretarako, Bedaroa auzoko elizan batuko dira 09:30ean. Bertatik, oinez zuhaitzak landatuko dituzten lursailetarantz abiatuko dira.
Egunagaz hasteko, zuhaitz bat nola landatzen den azalduko dute Lurgaia Fundaziokoek, eta, ondoren, azalpen praktikoa egingo dute. Hala, hori bukatutakoan, bertoko zuhaitz eta zuhaixkak landatzeari ekingo diote, aipatu tokian baso autoktonoak berreskuratzeko asmoz. Landaketagaz amaitutakoan, pintxoak jateko aukera izango dute herritarrek.
Beharrezko materiala Fundazioko kideek eroango dute; hala nola, eskularruak, palak…
Izena emon beharko da
Ekintzan parte hartu gura duenak izena emon beharko du aurretiaz info@lurgaia.org helbidera mezua bidalita edota telefonora deituta (944 05 21 86-656 703 496- 606 141 837).