Busturialdeko enpresak elkarrekin harremanetan jartzeko asmoz, merkataritza topaketak hartu ditu gaur Arratzuko Eraikuntzarako Teknologien Berrikuntza Zentroak. Hain zuzen, Busturialdeko 18 enpresetako kideak izan dira bertan, inguruko beste enpresak ezagutzeko, norbere enpresa ezagutarazteko eta interesa zutenekin harremanetan jartzeko.