Itoginak direla eta, ekimenik ezingo dute egin Kapillan
Kapillan egitekoak ziren ekimen guztiak bertan behera utzi behar izan ditu Nuntxaku Kultur Elkarteak. Itoginak direla eta, Kapilla urez bete dela azaldu dute, eta egoera “benetan larria” dela salatu dute. “Ura baldekadaka jausten da, eta laguntza behar dugu”, esan dute taldeko kideek. Hain zuzen, gaur arratsaldean batuko dira, 17:30ean, Kapillan bertan, musika ekipoa leku lehorrean gordetzeko, argindarra kentzeko, neberak hustutzeko eta beste hainbat lan egiteko. Hala, lanera joateko deia egin diete herritarrei.