Gorka Martinez BBK Fundazioko buruaren eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik, Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak jaso zituzten zenbait ikaslek atzo, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan. Beste hainbatek, o
stera, saririk jaso ez arren, egindako lanaren aintzatespena jaso zuten. Izan be, epaimahaiak zenbait lan argitaratzeko gomendioa emon zuen; esaterako, Gernika-Lumoko Olatz Erkorekarena eta Busturiko Jon Foruriarena.
Idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortutako sariak dira aipatutakoak, eta aurten, guztira, 167 lan aurkeztu dituzte Euskal Herriko ikasleek: sei Araban, 57 Bizkaian, 94 Gipuzkoan eta 10 Nafarroan.
Narrazio zein poesia lanak aurkeztu dituzte B mailan (15 eta 18 urte bitartekoak), eta soilik narraziozkoak A mailan (11 eta 14 urte bitartekoak). Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastolakoen lanak ez dituzte lehenengo hiruren artean sailkatu; dena den, Erkorekaren Errespetua eta Foruriaren Pierre Hemen liburuak argitaratzeko gomendioa emon du epaimahaiak, A mailari dagokionez.