Euriteek eragindako kalteak konpontzen dabil Foruko Udala
Azkenaldian izandako euriteek Torrebarri tabernaren inguruko espaloietan kalteak eragin dituztela eta etxeetako aurrekaldeak urez busti dituztela azaldu du Foruko Udalak. Horregatik, eta etorkizunean halakorik gerta ez dadin, kalte horiek konpontzea erabaki du udalak. «Euriteen ondorioz, espaloietan batutako ura ateratzea ezinezkoa izan da, eta, gainera, erdiguneko eraikinetako aurrealdeak urez gainezka izan dira, bai kanpotik eta bai barrutik be», azaldu dute.
Hala, kaltetutako eraikin eta lokalen pareko espaloiak kontzen dabil udala, malda aldatuz eta lorategi inguruan drainatze lanak burutuz.
17.047 euroko aurrekontua
Lan horiek aurrera eroateko 17.047,20 euroko aurrekontuaz baliatu da udala; horretarako, baina, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailari laguntza eskatu dio eta horrek %90eko dirulaguntza emon dio udalari.