Busturiko errekek balio garrantzitsua dutela eta, horiek hobeto ezagutzeko aukera emon gura izan du Busturiko Udalak, eta, horretarako, Ibai
alde erakusketa ikusgai jarri du. Hala, «Busturiko altxorrak» ezagutu nahi dituenak hilaren 19ra arte izango du aukera, Altamirako kultur etxean. Bertako argibide-taulei esker, herritarrak ibaien ingurumen balioaz jabetu ahalko dira eta inguru horietako baliabide ekologikoak eta ondarea babesteko eta sustatzeko dagoen premiaz konturatuko dira; hori baita, Ibaialde erakusketaren helburuetako bat.