Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, birziklapenaren aldeko jarrera hazten dabil herrian. 2012an, esaterako, tona bat paper eta beira birziklatu zituzten herritarrek. Hain zuzen, 584.430 kilo paper eta 514.860 kilo beira birziklatu zituzten, iazko kopuruak gaindituz.
Papera eta berairaren birziklapenak bezala, arropa zaharren eta informatika tresnetako tonerren bilketak be gora egin du Gernika-Lumon. Hain zuzen, 822 kilotan egin du gora arropa bilketak, eta hamalau kilotan toner bilketak. Guztira, 38.272 kilo arropa eta 134 kilo toner birziklatu zituzten herritarrek. Udala pozik azaldu da gernikarrek birziklatzearen aldeko apustu sendoa egiten dutelako.
Behera egin duen birziklapen mota bakarra, bestalde, etxeko altzariena izan da. 2012an 101.260 kilo altzari birziklatu zituzten gernikarrek, 2011an baino 17.560 kilo gutxiago