Adingabe bateri ukituak egiteagatik atxilotu dute gizonezko bat
Adin txikiko ume bateri gorputzean ukituak egitea egotzita, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen martxoaren 6an Bermeon.
Segurtasun Sailetik jakinarazi legez, ustezko ukituak Bermeoko komun publiko batzuetan gertatu ziren joan den asteko eguazten arratsaldean. Adingabe bateri ukituak egitea leporatuta, Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuen. Hurrengo egunean epailearen aurrean deklaratu zuen.