Sukarrietako frontoiak itxura barria du, udalak egin dituen birmoldaketa lanak amaitu ostean.
Instalazioak barriztu dituzte eta euskal kulturara egokitutako itxura emon diote. Hain zuzen be, hormigoizko horma bat eraiki dute frontiseko harrizko plakaren euskarri bezala. Bestalde, frontisaren gainaldeko harria desmuntatu eta gainaldeko horma barri bat egin diote, euskal kulturara egokituta.
Lan horiekin Sukarrietako Udalak segurtasuna, garbitasuna eta apaindura bermatu gura izan ditu. 50.000 euroko inbertsioa egin du udalak lanotarako. Halanda be, horiek egiteko Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza izan du udalak, %50ekoa