Eguenean zabalduko dute Isla Kaleko taberna barriztua
Bi hilabete lanetan egon ostean, eguena arratsaldean irekiko dituzte barriro Mundakako Isla Kale Kiroldegiko taberna eta aterpetxea. 19:00etan egingo dute inaugurazioa.
Joan den urteko urrian egin zuen esleipena Mundakako Udalak 10 urterako, eta esleipendunek giro «gaurkotua eta barriztua» emon diote instalazioei. Bai aterpetxearen zein tabernaren diseinuak goitik behera aldatu dituzte. Udalarekin akordio batera iritsita, gauza batzuk Mundakako Udalak ordaindu ditu eta beste batzuk, barriz, esleipendunak.
Txipiroia izango da horien logoa eta irudia: surflaria, skaterra… egunaren araberakoa. Asmoa txipiroia Mundakarekin lotzea dela.
Kirol eta kultur gune izatea gura dute. Hori dela eta, Mundakako Udalarekin elkarlanean, kontzertuak, antzerkiak, tailerrak…antolatuko dituzte aurrerantzean.