Bermeoko Alde Zaharreko Haitz Nagusije elkarteak azoka txikia antolatu du zapaturako. Herritarrek eskatu dutela-eta, barriro egitea pentsatu dutela azaldu dute elkarteko kideek, «dagoeneko zenbaitek emon dute izena», diote.
Ohi legez, Goiko Plazan bilduko dira, 10:30etik aurrera, eta danetik aurkitu ahalko dela azaldu dute antolatzaileek; izan be, azoka honetan bakoitzak gura duena sal dezake: jostailuak, arropak, jokoak, liburuak, diskoak…
Aurrekoetan egin moduan eta aurreikuspenak egin ahal izateko, «ahal izanez gero» aurretiaz izena emoteko eskatu dute antolatzaileek. Horrela, barikura arte emon daiteke izena Gizarte eta Kultura Etxean.
Azoka horien helburua Haitz Nagusije elkarteko kideek azaldu duten moduan, «ez da bakarrik produktuok saltzea, baizik eta Alde Zaharrari bizitasuna emotea».