"Abiadura eta indar handiko diska gogorra kaleratu dugu"
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
ELKARRIZKETAREN AURRERAPENA. Jon Learreta (Gernika-Lumo; 1985) eta Ager Elorza (Forua; 1989) Bullets of Misery taldeko kideak dira. Joan den astean diska barria kaleratu zuen bertoko taldeak, eta zapatuan aurkezpen kontzertu berezia emongo du Astran. Taldeko kideek diotenez, performance odoltsu bat be egingo dute aurkezpen kontzertuan. Dark Code talde gipuzkoarragaz joko dute, 21:30etik aurrera.
Purificato per agone diska kaleratu barri duzue. Lehenengo lan luzea da? Jon Learreta: Bai, taldearen lehenengo lan luzea da. 2008an maketa bat kaleratu genuen, baina lan xume bat izan zen.
Non jarriko duzue salgai? Ager Elorza: Ospa (Gernika-Lumo) eta Katu (Bermeo) tabernetan, eta taldearen kontzertuetan salduko ditugu diskak. Bestalde, bulletsofmisery-@gmail.com helbidera idaztiz be jarri daiteke kontaktuan taldeagaz.
2008ko lehen maketagaz alderatuz gero, desberdintasunak dauzka diska barriak? Learreta: Baietz uste dugu. Urteekin hobetu egin dugu, abesti landuagoak eginez. Gure estiloa finkatu dugu, eta diskan argi ikusten da aurrerapauso bat emon dugula. Taldekide guztiak alkar ondo ezagutzea be, oso garrantzitsua izan da aurrera egiteko.
Eta zein da taldearen musika estiloa gaur egun? Learreta: Askok zarata egiten jarraitzen dugula esango dute, baina death-coretik hurbilago gaude gaur egun. Abiadura eta indar handiko musika estilo gogorra da.
Zapatuan aurkezpen kontzertua egingo duzue Astran, ezta? Elorza: Kontzertu berezi bategaz aurkeztuko dugu diska. Kamarekin grabatuko dugu kontzertua, eta zuzenean emongo ditugu irudi horiek pantaila erraldoi baten. Gainera, performance gore bat be egingo dugu aurkezpen kontzertuan. Kontzertu entretenigarria izango da.
Dark Codegaz joko duzue ezta? Elorza: Pozarren gaude hala delako. Lagun handiak dira, eta musika oso ona egiten dute. Wakken (Alemania) festibalean jotzeko lehiaketan parte hartu dute, eta finalean sartu dira.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.