
Muruetako sokatira taldeak seigarren postuan amaitu du 600 kiloko Euskal Herriko txapelketaren finala. Bertoko taldeak tiraldirik irabazi barik amaitu zuen Ibarrako (Gipuzkoa) saioa, baina handia egin dute finalerako sailkatuz. Izan be, taldeak lehenengoz parte hartu du Euskal Herriko txapelketetan, hiru final jokatuz. 680. 640 eta 600 kiloko finalak jokatu dituzte. Ibarrako finala etxeko taldeak irabazi zuen. Ibarrak eta Abadiñok lehia estua izan zuten.
Sokatira saioko argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.